Baztan Ibarrak paisaia zoragarria du. Mendi leunek ibarraren zeruertza itxuratzen dute. Ikusmena gozatzeko opari ederra. Iratzeek, belaiek eta pagadiek eta hariztiek nahierara koloreztatzen dute mihise zoragarri hau urteko edozein sasoitan. Nafarroa hezean kokatuta, bidexkak, mendiak eta errekastoak sigi-saga dabiltza Baztanen horren ohikoak diren borden eta baserrien tartean, argi erakutsiz gizakiaren eta naturaren arteko milaka urteko elkarreragina harmoniaz beteriko batasun berezia sor dezaketela.
Paisaia intimista honek beren tradizioak bizirik iraunarazi dituztenen, eta egunerokoan Nafarroaren milurteko hizkuntzan, euskaraz, solasten direnen kultur ondarea gordetzen du. Laburbilduz, paisaiak halako intentsitatez bateratu ditu natura eta giza faktoreak, non ez historiaren gorabeherek ezta mendeetako kontrako ekonomiek ere ezin izan dioten halako lurralde idiliko bezain iradokitzaileari, misteriotsu bezain abegitsuari nortasunik batere kendu.
Baztan udalerria, Nafarroaren iparrean kokatua, 377 kilometro koadro ditu, eta Foru Erkidegoko udalerririk zabalena da.
Baztan lehenaldiko aztarna anitzen kokalekua da. Zenbait mende geroago, Erromako Inperioak gure lurrak menderatzeari utzi eta gero (Belateko errepidearen gainean aztarnak daude), Nafarroako Foruko aitzinsolasean aurkitzen ditugu Baztani buruzko hurrengo aipamen historikoak, eta han erraten da musulmanen inbasioa ez zela lurra hauetara ailegatu. Geroago, 1025. urtearen inguruan, Antso Handiak Baztango Jaurerria sortu zuen. Egun, jende gehiena nekazaritzaz eta ganaduaz bizi da. |