| |

Gosaria:
Eguna kemenez beterik hasteko inguruko elikagaiekin egindako gosari oso bat prestatzen dizugu: gauza gatzdunak eta gozoak, etxeko bizkotxo, esnea, kafea, infusioak, zuku naturala, hestekiak, artisau-jogurta (jogurt naturala), txigorkiak, etxeko-opilak, etxeko-marmelada, pintxoak (txistorra, tortilla,...) |
Afaria
Inguruko produktu naturalak dasta itzazu (etxeko arraultzak, patatak, haragiak, barazkiak) etxeko postreak (mamia, gazta tarta, izozkiak, arroz-esnea).
Menuak, plater konbinatuak eta landare-janaria (aurretiko jakinarazpena) ere eskeintzen ditugu. Jaiegunetan eta igandero "Baztanzopak" dasta ditzakezue, sardezkaz jaten den zopa eta Baztango oso plater tipikoa da.
Gure denda:
Produktu tipiko guztiak hemen aurki ditzakezu. Denda etxearen ondoan dago. |